Hitzik baldin bada gaizki ulertu eta gaiztoz erabili dena, horra bat: ?Volksgeist? edo herri gogoa. Ideiaren jatorria askoz lehenagotik ikertu baliteke ere, Europako pentsamendu modernoan aurrekari ezagunak ditu: Voltaire eta Montesquieu frantsesak, Vico italiarra, Hume ingelesa; berba bera, herri xumearen ipuin eta kantuetan ageri omen den izpiritua izendatzeko asmatu zuten Alemanian (folklore hitzaren parekide zuzena); gero, historiaren filosofiako kontzeptua izan zen pentsalari zenbaitentzat (Herder-entzat kulturaren ikuspegitik, Hegel-entzat Estatuaren eraikuntzaren ikuspegitik); ondotik, zuzenbidearen eskola historikoak erabili zuen (Savigny); eta, urteen buruan, Alemanian erabiltzeari utzi eta mende bat geroago, gure auzo-herrietan egin da ezaguna, zertarako-eta nazionalismoaren balizko jite makurra maiseatzeko, haren izaera ustez esentzialista eta baztertzailea lustre intelektual-usteko batekin egurtzeko.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.