Kurtso amaierako bidaia batean Tuneza jauzi egin zuten hiru lagun euskaldunen eleberrian emandako kronika jasotzen du narrazio honek. Langabezia zain zuten itzuleran, eta nolabait, bazekiten sei egun haiek zirela tren berri bat hartu aurreko azken geltokia. Handik itzuli ziren pertsonak ez ziren, jada, hasierako berdinak. Tartean, labirintu moduko merkatuak, 'dromedarioaren sindromea', bidaia turistikoak, Islama eta mezkitak, euskaldunaren beldur atabikoak, Tunezeko historia nahiz kondairak, taxi zaharrak eta auzune zuriak, kontsularen alaba edo emakume misteriotsu bat, Darth Vader eta Ben-Hur, infernua eta paradisua, erregateoak, etorkizun iragarleak, Ali-Babaren diskotekak eta musika arabiarra, oasiak eta txirotasuna, gizakiari buruzko gogoetak... Ekialdea ezagutzeko modu umoretsu bat planteatzen digute hiru lagun hauek. Ekialdea eta Euskal Herria, tuneztarrak eta euskaldunak, kontrastea etengabe bilatuz, hiru lagunak euren buruak biluzten ikusiko ditugu, haien zalantza eta miseriak azaleratuz. Azkenik, galtzaileen istorioa ere izan daitekeen honetan, euren buruez barre egiteko gai direla erakusten digute hiru protagonistek. Horrela izan ezean, absurdoa da bizitza.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.