Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola-hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri
batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.
Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun
pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz.
Berea ez den hiri eta herrialde batean, eguneroko gertakari, paisaia eta jendeen aurrean begirada jakin-minezko eta gogoetalaria darabil narratzailea ere baden pertsonaiak, mundua aldi berean arrotza eta maitagarria dela sentitzen duenaren jokabide amultsu eta zirikatzailea.