Hedabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazioaren muin-muineko auziak argitu ordez nahastu egiten dituelakoan, sasia garbitzeari ekin dio egileak, abertzaleen artean euskarak zer leku hartzen duen aztertzeko, batik bat. Ohiko ezker-eskuin edo epel-gori banaketen ordez, beste bat jotzen du Odriozolak funtsezkotzat. Bere itzetan esanda: “sokaren mutur batekoak estatuaz eta burujabetasunaz mintzo zaizkigu liluraz gainezka, auzitan dagoen nazio-eredua, nazioaren izaera, batez ere nazio politikoa izan behar duela aldezteko. Beste muturrean tiraka dabiltzan euskaltzaleek, aldiz, nazioaren alde bakarreko definizio hori ez dute berretsi nahi inondik ere. Ez dute uste nazio politikoak gaurko testuinguru soziolinguistikoan eta kulturalean euskal nazio kulturala eta linguistikoa sortzeko berezko gaitasunik daukanik.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.