Mendebaldeko Virginian igarotzen duten lehenbiziko gaua da eta Leok ezin du lorik egin. Bidaian harekin topo egin duen indiar zahar baten hitzak dabilzkio buruan: «Kontuz ibili gero, seme. Mendebaldeko Virginia mowoshen lurraldea da! Zure hizkuntzara itzulita «oin-harrapatzailea» izango litzateke. Edo «muki-sudur», edo «herio-kirats». Pentsamenduotan galduta, Leo ohe ondoan zerbait dagoela konturatuko da. Are okerrago: ohe azpian dago...
GIUSEPPE FESTA: Natur Zientzietan lizentziaduna da eta ingurugiro hezitzaile lana egiten du. Lingalad taldeko kantaria eta autorea da, eta nazioarteko agertoki ospetsuetan jo du bere musika. Amerikako indiarrei buruzko Oltre la Frontiera dokumentaleko protagonista da. Eta RAIk eskainitako naturari buruzko hainbat erreportajeren egilea da. Era berean, Il passaggio dell’orso eta L’ombra del gattopardo argitaratu ditu.