Atakak dekadentziaren eta errealitatearen arteko errestoa da, zurtoina, eraikinen hondarren hesitze literarioa, non memoria eta gorrotoa, oroimenaren errautsa denboraren ez-lekuen, gerrateen eta giza sufrimenduaren artetik zurt mantendu eta bizi-duintasuna aldarrikatzen duen. Etorkizuna ziurgabetasunean ebazten dugun honetan, eta iragana erranairu kontrajarrien liskarkeria baino ez denean, poesiak arnasteko haize bera luzatu nahi digu. Mundu honetako bizitokiak labainkorra izaten jarraitzen badu, bizitza lerroetako arraila da liburua, garai bateko azulejoa, isla, argi-xafla, errauts, sugar, murru, koadrozko mantel, andere-mahats zelai artean. Mundu mailako gerrate eta gatazketatik, Baztango konbentzionalismoetara jauzi eginez, ertzekin, piketeekin, ebakidurekin, hausturekin, isiluneekin, une kaltzinatuekin, ezintasunarekin aurkituko gara. Tenkatutako alanbre hesia, zeru eta lurraren arteko distiran, zeharkatuko dugun “Ataka” berri batekin aurkitu arte.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.