Kontua, izan ere, zera da, iaz ere betean harrapatu zintuela gau ilunak, ustekabean harrapatu ere: egia da zortzi bat hilabete lehenago esklerosia zenuela esan zizutela, baina egia da, halaber, ezin hobeto hartu zenuela berri gaiztoa, ohiko bizimoduari heltzen zeniola, zeure buruarekin lasai, lanean ere gustura, orekak eta bizipoz mehe batek hartua, haize leunaren fereka noiznahi bisitari: egun batean, baina ?azpilanean ari ote zitzaizun inkontzientea, bizitzan bizi izandako tentsio guztiak azaleratu nahian, esklerosiaren berri gaiztoa jakin orduko???, lo egiteko zailtasuna nagusitu zitzaizun berriro, hurrengo egunean berdin, eta hurrengoan eta hurrengoan? eta, ohartu zinenerako, zulo azkengabe batean aurkitu zenuen zeure burua, satorren munduan eta infernurik gorrienean, gaixo, inoiz ez bezala gaixo.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.