"Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte. Honela hasten da giza harremanen dimentsioan mugitzen den narrazio hau. Himalayan istripua izan duen lagunari "begira" dagoela -Iruñeko ospitaletik mendizaleari laguntza emateko helburuaz-, bere buruarekin egingo du topo Anek, ipuineko protagonistak. Gogoeta horretan, amaitzetik hastera, sentimendutik erabakirako ibilbidea egingo du istorioak: deus ez da hasten, nork bere barruan hala erabaki arte.
"
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.