Jakinaren gainean, ezjakina na-hiago askojakina baino. Bizi bakarra gutxiegi baita buruz bizitzen ikasteko. Dakiguntxoak ez, ez dakigunak adierazten gaitu ondoen.
Nabigazioak, jakina, barne kostaldeetan barrena jarraitzen du. Lur umeleko paisaiak dira: gizakiok, berbak eta atxikimenduak endredatuz, ehundu ohi ditugun tratu-molde zaharberrituak.
Gero, labur-laburraren esparrua: ekialdera gura gabe, haiku baino areago “kaiku” modukoak. Eta epigrama tankerako zenbait ziri-marra, ondoren.
Azkenik –baina ez atzenik–, beste hainbat irrigai: zirrikituez, hauskortasunaz eta artefaktu berbazkoak egiteko grina lagagaitz honetaz.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.