Hamlet printzearen aita pozoiturik hil, eta hiltzailea amarekin ezkondurik dago orain. Errege zendua mamu gisa azaldu zaio semeari, gertatu zaiona azaldu eta mendekua eskatzeko. Horra antzezlan honen abiapuntua; hortik aurrera, hainbat adarretan zabaltzen den obra aberats, konplexu, askotarikoa, inplikazio politiko, filosofiko eta erlijiosoak dituena. Mila aldiz antzeztu denez, herrikoi bezain ezagunak dira zenbait pasarte: ?Izan ala ez izan...? Alabaina, geruza askotako tipula dugu tragedia hilezkor hau; traizioa, maitasuna, eromena, mendekua, intzestua edo adiskidetasun bezalako gaiak lantzen dira; egiaren eta irudipenaren arteko mugak lausotu egiten dira: ez dakigu Hamlet eroturik dagoen ala itxurak egiten dabilen, antzerkiaren barruko antzezpen batek aurreratzen du ekintza? Horiek guztiak, hizkuntza jaso, erretoriko, mila ñabarduraz beteriko batean kontatuta.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.