Poema bat ezabatu dut.
Bere hitz guztiak eta baita
letren arteko tarteak ere.
Kultismoz beteta zetorren,
esamolde jatorrak,
erreferentziak, zitak.
Borratu egin dut.
Izana ukatu diot delete tekla
bortizki sakatuz, erruki gabe.
Figurazio erretorikoa,
sasiintelektualkeria,
posea ez beste, ego zikina.
Ezabatu egin dut poema,
lotsak masailak gorritu
eta fi te jelatu bitartean.
Poesiaren xedeaz
eta izateko arrazoiaz
hausnartzeko zorian
aurkitu al zarete inoiz?
Ni bai, hurbilegi, gainera.
Baina, zorionez,
hau ez da poesia.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.