Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizialea, lana,
ikasketak, sexua, parrandak dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta
geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak,
ospitaleratzea, desintoxikazio-zentroa, psikiatrikoa
Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo
mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta,
horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako
haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabeko
helduaroa topatu duena.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.