“Lurralde miresgarririk, amesgarririk ikusi nahi baduzu, zoaz Indiara”, esaten digu egileak liburuaren hasieran. India sagaratua, India misteriotsua, fakirren, Budaren, behien, kasten lurraldea, zeruaren ederra eta infernuaren latza elkartzen dituen herria; mendebaldeko gure zibilizazio praktiko eta moderno honen guztiz bestelakoa. Hindi hizkuntza ikasteko asmoz joan zen Gotzon Garate Indiara: Ahmedabad, Ranchi, Kalkuta, Bonbai, New Delhi, Varanasi eta beste hainbat bazter ezagutu zituen bertan. Baina batez ere jendea, jendea, jendea: talde handiak, samalda izugarriak nonahi pilaturik; gizarte zabal, ñabar, askotariko horren barruan, ordea, pertsonak daude: hezur-haragizko gizon-emakumeak, beren poz eta atsekabeekin, beren ohitura eta beren gorabeherekin. Jendearen istorio eta bitxikeriekin osatu du egileak liburu hau, Indiaren alderdi harrigarria marrazten diguna; ez da hor makurkeriarik falta, hala nola emakumeen bazterketa, haurren miseria edo kasten arteko arrazakeria, baina ilun horrek berezkoa du argia ere: bizi-pozez eta bihotz zabalez hornituriko Indiako gizateria.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.