Ha jo! Jak! Erak! Hala egiten omen zioten oihu elkarri bandokide euskaldunek Mungiako guduan (1471), besteak beste, Haroko kondearen eta Salinasko kondearen aurka borrokatu zirenean. Oihu horretxekin, arerioa jotzeko, erailtzeko agintzen zuten eta bata bestea animatzen saiatzen ziren, premiazko baitzuten adorea odolez zipriztindutako zelai haietan ibili ere egiteko.
Honelako kontu, istorio edo pasarte ugari aurkituko dugu XVI. mendean zehar idatzi ziren kroniketan. Horietako asko kronikoi faltsu deritze, euren egileak historia aztertu eta ezagutzera ematean oso sinesbera izan zirelako etimologista eta genealogista askoren ahotan zebiltzan ipuinekiko. Benetakoak bailiran jaso zituztelako asmatutako hainbat istorio. Eta hari horretatik tiraka entzun behar izan ditugu hainbat sinplekeria, euskaldunen historia asmazio huts delakoa kasu. Baina zein tradizio historiografiko da mito gabea? Zein herrik ez du bere iruditeria historikoa osatu? Zein ziren eta zer egin zuten benetan Cid-ek edo Roland-ek? Euskaldunok ere geure neurrian heroien balentriaz edertu genuen gure historia, eta urteetan atzera egitean aurkitutako ilunguneak irudimenaz argiztatu genituen.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.