Mamuak (Literatura)
Por Ana Urkiza Ibaibarriaga
¿Qué piensas sobre este eBook?
Acerca de este libro electrónico
Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa? horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk. Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin? Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.
Descargar eBook
Link updated in 2017
Tal vez usted será redirigido a otro sitio web