Bere jatetxea eta neskarekiko gorabeherak beste kezkarik gabe bizi da Aitor. Halako batean, baina, hildakoak hasiko dira irteten armairutik, eta bera ere zipriztinduko du odolak; kontua nondik nora doan ez badaki ere, erreakzionatu egin beharko du Aitorrek eta egia bilatzen hasi, ikertzailetan jolasteko gogoz ez baizik eta bizirik irauteko sen hutsez. Egiazko euskal izaera eman dio Iñaki Irasizabalek nobela beltz honi, ez bakarrik gertalekuak gure inguruko paisaiak direlako: pertsonaiek ere halako sinesgarritasun bat dute, beren arazo, beldur eta erdipurdikeriekin; horrenbestez, idazkera azkar eta zinematografikoz ondutako kontagai sendo bat lortu du egileak, amaitzean, irakurketaren atseginarekin batera, nolabaiteko gustu gazi-gozoa uzten duena, bizitzarena bezalakoxea.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.