"Ardotxi"k liburu bat utzi zuen erdizka egina: "Mentxakaren aitorpena". Lehen bertsio bat gaztelaniaz idatzi zuen; gero euskaraz berridazten hasi zen, eta horretan ari zela eman zion zo-ritxarreko bihotzekoak. Orain, haren lagun-talde baten bultzadari esker, Rafa Egigurenek hartu du guztia txukuntzeko eta atontzeko lana. Errealitate nobelatu gisa definitu daiteke liburu hau: 1971n egile eta protagonista atxilotzen dutenean hasten da, eta polizia-etxeko itaunketak irauten duen bitartean garatzen da: batetik, galdeketaren inguruko kontuak agertzen dira (informazioa lortzeko kolpe eta torturak, zer esan eta zer gorde atxilotuak egiten dituen kalkuluak, bere benetako nortasuna ezkutatzeko asmatzen duen estrategia abila…); bestetik, berriz, flash back ugarien bitartez, gainbegiratua ematen die bere bizitzari oro har eta borroka-urteei bereziki
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.