Xake Mate eleberri laburra da luzeraz, baina indartsua sortzen duen giroz eta intentsitatez. Nobela laburrentzako Agustin Zubikarai I. Saria irabazi duen lan honek II. Mundu-Gerraren osteko Alemaniara garamatza, bertako hiri porrokatu batean batean bizi baita pertsonai nagusi eta kontalaria: mutiko bakarti bat, gerrako miseritan hanka bat galdu eta gurpil-aulki batean dabilena. Isaeraz isil eta lotsatia, ez du interesik ez erreztasunik bere adinkideekin harremanetan sartzeko, eta xake-jojoan bilatuko du beharrezko aterpea. Hala, xakea bihurtuko du ez bakarrik denbora-pasa, baizik mundua ulertzeko modu, eta geroxeago baita borrokarako eskola ere. Trama sendo eta ongi egituratua asmatu du egileak, gerraosteko penizilina-kontrabandoa dagoela erdi-erdian, eta inguruan, berriz, Angela neskato aingerutiarra.
Este sitio es seguro
Usted está en un sitio seguro, habilitado para SSL. Todas nuestras fuentes son constantemente verificadas.